Subtitle Edit 3.4 Laguntza



Laguntza eskuragarri dago ere: English | Spanish

SEG Txikia

G: x heuskarriko bideo bat irekitzen saiatzen naizenean, SE-ek ezin du bideoa irakurri edo ez dago soinurik. Zer egin dezaket?
E: Direct Show erabiltzen baduzu bideo irakurgailu bezala zihurtatu kodek zuzenak erabiltzeaz. Nik k-lite bezalako kodek pakete guztiak kentzea eta LAV iragazkiak 64-bitekoa 64-biteko sistemetan eta 32-bitekoa 32-biteko sistemetan. Beste aukera bat VLC bideo irakurgailu bezala erabiltzea da (berriro ere gogoratu 64-biteko VLC bertsioa 64-biteko sistema eragiletarako).

G: Non dago atzerapen tresna?
E: Erabili Erakutsi lehenago/geroago Aldiberetze menuan. Lastertekla Ktrl+Aldatu+A da. Tresna leiho bat da, hortaz irekita eduki dezakezu lanean ari zaren bitartean
edo azpidatziaren aurreikuspena bideo irakurgailuan egiaztatzerakoan.

G: Zergaitik ezin du Subtitle Editek frame neurria aldatu?
E: Ongi, ahal du. Hautatu Aldiberetzea -> Aldatu frame neurria.

G: Zergaitik ezin du Subtitle Editek azpidatziak banandu/erantsi?
E: Erabili Tresnak -> Banandu/erantsi.

G: Subtitle Editek denborak orekatu ahal ditu - baina ez oso hasieratik?
E: Bai, azpidatzi lerro hautapen batekin lan egin dezakezu. Hautatu lerroak zerrenda ikuspenean (aholkua: klikatu lehen lerroan, orduan aldatu+klikatu azkena) eta eskuin-klikatu zerrenda ikuspenean (hitzinguru menua) - orain hautaturiko lerroak zehaztu ditzakezu "ikus aldiberetu hautaturiko lerroak" edo bestela "erakutsi hauturiko lerroak lehenago/geroago" erabiliz.

G: Subtitle Editek bideoa ikusleiho-osoan irakurri dezake?
E: Bai, sakatu ALT+ENTER. Erabili tarte tekla irakurri/pausatzeko eta ALT+GORA/BEHERA GEZIA hurrengo/aurreko azpidatzia ikusteko.

G: Azpidatziak itzultzerakoan/editatzerakoan, Subtitle Editek nabigatu dezake azkar hurrengo lerrora?
E: Bai, sakatu ALT+GORA/BEHERA GEZIA hurrengo/aurreko azpidatzira joateko - idaz-kutxak ere fokuari heutsi diezaioke.

G: Subtitle Editek gehitu ahal ditu azpidatziak bideo agirira?
E: Ez, Subtitle Editek ezin du egin - baina 100+ irteera heuskarrietako batek edo gehiagok lan egin behar du. Erabili Agiria -> Gorde honela... idatzi ohinarriko azpidatzientzat edo Agiria -> Esportatu... binario/irudi-ohinarriko heuskarrientzat.
Bi bide daude azpidatziak bideo agirira gehitzeko - erreta (ezin dira inoiz ezkutatu, hortaz beharketa hau ideia txarra izan daiteke) edo barneratuz (zenbait heuskarrirako bakarrik, mkv, mp4 bezala).
Irakurri gehiago azpidatziak gehitzea bideoari edo bestela Erabili Handbrake Azpidatziak Erretzeko MKV-tik MP4-ra Apple TV-rako



Laguntza Aurkibidea

Subtitle Edit leiho nagusia
Subtitle Edit leiho nagusia - birneurritu/uztargabetu
Subtitle Edit leiho nagusia - editatu jatorrizkoa
Bideo/uhinera edo argilitzaera moduak
Uhinera eta Argilitzaera
Esportatu
Aldiberetzea
Ikus aldiberetzea
Itzulpena (berez)
Akats arrunten zuzenketa
Idaz egiaztapena
Inportatu/OCR irudi ohinarriko azpidatziak - DVD Sub/idx edo Blu-ray sup bezalakoak
Lasterteklak
Subtitle Edit beste hizkuntza batera itzultzea
Sarea - online elkarlaguntza
Bideo irakurgailua eta kodekak
Komando lerro bihurketa
Bertsio eramangarria eta VLC
Egin zeure plugina
Subtitle Edit bilketa
Arazo Ezagunak



Subtitle Edit leiho nagusia


Ikusleiho nagusiko menua

Menuan tresna ugari aurkitu ditzakezu, aldatu hizki larri-xehera, banandu, erantsi, idaz egiaztapena, aldiberetzea, aldatu frame neurria, Google itzulpena, bilatu, ordeztu, kendu gorrentzako idatzia eta askoz gehiago!
DVD, vobsub, Blu-ray sup azpidatziak inportatu ditzakezu - Matroska barneko vobsub agiriak ere inportatu daitezke.

Menu

OHARRA: Tresna ugari daude eskuragarri ere zerrenda ikuspenean eskuin klikatuz.



Azpidatzi/agiri heuskarriak

Subtitle format

Goiko menuan heuskarria eta kodeaketa hautatu ditzakezu. Lehen hedagarri zerrendak azpidatzi heuskarriak erakusten ditu. SubRip (luzapena ".srt" da) gaur egun heuskarri erabiliena da, hortaz azpidatziak heuskarri honetan gordetzea gomendatzen da.
Jatorrian SubRip idazki soileko heuskarria zen, baina azken urteetan html etiketak arrunt bihurtu dira. Bereziki etzana eta hizkia etiketak oso erabiliak dira. SubRip sostengua duten irakurgailuen zerrenda ikusteko aztertu hau.

Agiri kodeaketa berez atzematen da gehienetan. ANSI da gaur egun aurkitzen den heuskarri zahar arruntena, baina beharrezkoa da zure sistemak kultura ezarpen bereizia edukitzea. UTF-8 gomendatzen da azpidatzi berrientzat, honek Ingelerazkoak ez diren hizkiak ANSI-ak baino hobeto kudeatu ditzake (UTF-8 azpidatziek edozein ordenagailutan jardun dezakete zer kultura ezarpen duen axola gabe), eta musika notak bezalako beste ikur batzuk ere erakutsi ditzake. UTF-8 erabiltzearen alde txar bakarra da, batzuetan programa zaharrek ez dutela UFT-8 sostengatzen eta WinXP-ek erdi-unicode hizki gutxik batzuk besterik ez ditu (Lucida Sans Unicode, Time New Roman, Courier New).
ANSI agiri bat baduzu oraingo kultura/hizkuntzaren bestelakoa den hizkuntza batean (edo baliogabeko UTF/Unicode agiri bat baduzu) menuko gai hau erabili dezakezu:
Agiria -> Inportatu azpidatzia eskuzko kodeaketa hautapenarekin.

Inportatu azpidatzia eskuzko kodeaketa hautapenarekin aurreikuspenarekin:
ChooseEncoding


Frame neurria

Frame rate

Frame neurria ez da berez erakusten, baina gaitu dezakezu menuan Aukerak -> Ezarpenak: Tresnabarra: Erakutsi frame neurria tresnabarran.
Frame neurria frametan eta denbora ohinarriko heuskarrietan ohinarrituriko azpidatziak heuskarri artean bihurtzerakoan erabiltzen da. SubRip denboran ohinarriturik dago. MicroDvd (asko erabilia duela 7-9 urte) frametan ohinarriturik dago.
Denboran ohinarrituriko azpidatziak hobetsiak dira frame neurri aldagaitza ez duten bideotarako - zeinak malgutasunik ez duten frametan ohinarrituriko azpidatziekin lan egiten duen.
Frame neurria aldatzeko erabili Aldiberetzea -> Aldatu frame neurria - edo erabili beste aldiberetze tresnak-tako bat.


Azpidatzi ikuspena - Zerrenda ikuspena edo iturburu ikuspena

Bi modu daude azpidatzi bat ikusteko - zerrenda ikuspena edo iturburu ikuspena.

Source view Horrela ikusten da azpidatzi agiria orain - ezberdina heuskarri bakoitzean.
Idatzia eta denbora-kodeak editatu ditzakezu hemen, baina kontuz - erraza da ere gauzak nahastea.
Subtitle Edit Iturburu ikuspegian abiarazi dezakezu Ezarpenetan.

List view
Zerrenda ikuspegian azpidatziaren gainikuspen bikaina ematen du - berdina heuskarri guztientzat.
Idatzia eta denbora-kodeak editatu ditzakezu hemen, lerroak ezabatzea eta txertatzea erraza da.


Ahal da ere lerro ugari hautatzea eta Google itzultzailea edo Ikus aldiberetzea tresnak erabiltzea hautaturiko lerroetan.

Listview


Idaz-Kutxa

Azpidatzia idatzi dezakezun idaz-kutxaren gainean "Hizk/seg" deituriko etiketa bat dago. 25 baino gehiago baditu laranja/gorriz margotuko da.

search

Idaz-kutxaren azpian "Lerro bakarraren luzera" deituriko etiketa dago. Lehen lerroak 33 hizkirrikoa da eta bigarren lerroa 75 hizkirrikoa. Lerro luzeraren margo xehetasunak alderatzen dira hemen: Ezarpenak -> Aukerak : Orokorra : Lerro bakarraren geh. luzera. (43 da berezkoa). Gorriak luzeegia esanahi du, laranjak gehienetik hurbil dagoela.



Erakutsi bideoa eta/edo uhinera/argilitzaera


Leiho nagusiak bideoa eta/edo uhinera-argilitzaera erakutsi ditzake. Bideo aginteak uztargabetu daitezke ere - erabilgarria bi monitore badituzu!
Etzaneko/zutikako lerro gorriek leiho nagusia non birneurriratu dezakezun erakusten dute (banantzaile bidez).

Main window - with video/waveform


Orain bi azpidatziak editatu daitezke aldiberean, itzulpen berria eta jatorrizko azpidatzia. Berez, jatorrizkoa irakurtzeko-bakarrik da, baina hau aldatu dezakezu hemen:
Aukerak -> Ezarpenak: Orokorra: Ahalbidetu jatorrizko azpidatzia editatzea.
Lasterteklak: Ktrl+U jatorrizko azpidatzia aldatzen du. Ktrl+Aldatu+U itzulitako / jatorrizko azpidatzia aldatuko du.
Biak editatzerakoan, jatorrizkoa eta itzulitako azpidatzia, hasiera denbora/iraupena/ezabapena/txertapenak bi azpidatziei eragingo die!

Main window - with video/waveform


Bilatu

Bilaketa bat egin dezakezu Ktrl+F sakatuz (F3 bilatu hurrengoa). Adierazpen arrunt bilaketa eskuragarri dago.

search





Ordezte Anitza

Editatu -> Ordezte anitza erabiliz zeure arauak sortu ditzakezu azpidatzi bat zuzentzeko - baita arau aurreratuak adierazpen arruntak erabiliz!

Idazterakoan adierazpen arrunt taldekatzea eta atzera-xehetasunak oso erabilgarriak dira. Adierazpen arrunt baten zatiak hitzarte batean taldeak dira eta xehetasun bezala erabili daitezke ordezte lerroan $1 lehen taldearen xehetasuna denean eta $2 bigarrenaren xehetasuna eta horrela.

1 adibidea: ^#( .+) + ordeztu katea ♪ $1 - "#" hasiera bakarrik ordeztuko da, hortaz idatzia "# Musika Entzuten #" bada "♪ Musika Entzuten #"-ekin ordeztuko da
2 adibidea: ([a-z]+)([0-9]+) + ordeztu katea $2$1 - bi taldeak aldatuko dira, hortaz idatzia "zenbakia52" bada "52zenbakia" bihurtuko da.

Multiple replace



Bideo/uhinera edo argilitza moduak


Bideoa eta/edo uhinera-argilitzaera erabiltzerakoan hiru modu (hegats) daude eskuragarri: Itzuli, Sortu eta Zehaztu.

Itzuli modua

Translate mode

Itzulpen moduan azpidatzi bat hizkuntza batetik bestera eskuz itzuli dezakezu (edo makinaz itzulitako azpidatzi bat zuzendu) bideoa ikusten - eta audioa entzuten duzun bitartean.
"Berez berregin" gaituta badago, azpidatzia x-aldiz berregingo da idatzi zuzena idazten duzun bitartean.
Erabili Agiria -> Ireki jatorrizko azpidatzia (itzultzaile modua) jatorrizko idatzia ere erakusteko.
Aholkua: Erabili <alt+gora/behera gezia> aurreko/hurrengo azpidatzira joateko.


Sortu modua

Create/adjust lines

Hau azpidatzi lerroak hutsetik sortzeko edo dauden lerroak eskuz zehazteko tokia da.

Azpidatzi lerroak hutsetik sortzeko, pausatu bideoa azpidatzi lerroa hasi behar den tokian eta sakatu "Txertatu azpidatzi berria bideo kokapenean". Orduan sartu idatzia - iraupena berez iradokitzen da. Orain sakatu "Irakurri idatziaren aurretik" botoia eta idatzia ez bada zehatz-mehatz hasten hizketa hasten denean, zehaztu "Hasiera denbora" gora/behera geziekin bat egin arte. Iraupena "Ezarri amaiera denbora" botoiarekin ezarri daiteke bideoa irakurtzen ari den bitartean edo "Iraupena" gora/behera geziak bidez.
Azpidatzi bat uneko lerroaren aurretik txertatzeko, sakatu Txertatu botoia (zerrenda ikuspegia fokuturik dagoela).

Baita ere eskuin klikatu dezakezu uhineran edo zerrenda ikuspegian txertatu/batu/banandu/ezabatu lerroak egiteko.


Zehaztu modua

Adjust mode

Hau dauden lerroak zehazteko tokia da.

Azpidatzi lerroak banan-banan eskuz zehazteko goitik hasiz. Erabili "Ezarri hasiera eta orekatu gainontzekoa" (F9) eta "Ezarri amaiera eta joan hurrengora" (F10) botoiak.
"Hasiera denbora" eta "Iraupena" azken ikutua gora/behera geziak erabiliz egin behar da.

Baita ere eskuin klikatu dezakezu uhineran edo zerrenda ikuspegian txertatu/batu/banandu/ezabatu lerroak egiteko.



Uhinera

Uhinera aginteak errazagoa egiten du hizketaren hasiera/amaiera zehatz ikustea.
Wave form


Menuan eskuin klikatuz, azpidatziak banandu/batu/ezabatu ditzakezu.
Wave form - right click menu


Esaldi berri bat sortzeko, hautatu eremu huts bat eta eskuin klikatu.
Wave form - new selection

Uhinera sagu/tekla erabilera:

  • Sagu klik bakarra: Joan kokapenera
  • Sagu klik bikoitza dagoen azpidatzian: Hautatu klikaturiko azpidatzia
  • Markatu eremua + eskuin klikatu markaturiko eremuan: Galdetu gehitu esaldi berria / irakurri oraingo hautapena
  • Sagua arrastatu azpidatziaren ezker/eskuin hertzean (zehaztu hasiera edo amaiera denbora)
  • Mugitu/arrastatu azpidatziaren erdian (zehaztu biak hasiera eta amaiera denbora - baina ez iraupena)
  • Sagu eskuin klikak azpidatzi berri bat gehitu dezake edo ezabatu/banandu/batu badagoen azpidatzi lerro bat
  • Sagu gurpilak uhinera aurrera/atzera irristatzen du
  • alt+ezker/eskuin geziak bideo kokapena mugitzen du
  • alt+gora/behera gezia aurreko/hurrengo azpidatzira joateko
  • Zenbaki +/- zomma handitu/gutxitu
  • Sagu klik bakarra+Aldatu hautaturiko azpidatziaren hasiera ezarriko du (amaiera denbora mugitu gabe)
  • Sagu klik bakarra+Ktrl hautaturiko azpidatziaren amiera ezarriko du (hasiera denbora mugitu gabe)
  • Sagu klik bakarra+Alt hautaturiko azpidatziaren hasiera ezarriko du (eta iraupenari heutsi)
  • Sagu klik bikoitza esaldi-gabean - aldatu irakurketa
  • Sagu klik bakarra+Ktrl+Aldatu hautaturiko azpidatziaren hasiera ezarriko du + hautaturiko azpidatziaren ondorengo lerro guztiak orekatu (iraupenei heutsiz)

Uhin aterapena

Uhin datu aterapena VLC multimedia irakurgailuak 2.x (edo 1.1.x/) egiten du, eta uhin agiri oso txiki bat (lagineurri OSO apal batekin) sortu eta gordetzen da "Uhinera" agiritegian. VLC-k zerbaitegaitik huts egiten badu bideotik uhin agiria ateratzerakoan, uhin agiria beste tresna batekin atera dezakezu eta askatu uhin agiria uhinera agintean, honek uhin agiri txiki bat sortuko du (lagineurri OSO apal batekin) "Uhinera" agiritegian.

Oharra: Ezin duzu uhinera bideo gabe erabili (wav agiria bakarrik baduzu eta ez bideoa, uhin agiria bideo bezala gertatu daiteke + askatu uhin agiria uhinera agintean).



Esportatu

Subtitle Editek "Gorde honela..." bidez idazki heuskarri ezberdin anitz gorde ditzake, baina azpidatzi bat heuskarri binarioan gordetzea nahi baduzu (pac edo 890 bezalakoak) edo irudi ohinarriko heuskarri batean (png edo bluray sup bezalakoak) Agiria -> Esportatu erabili behar duzu.
Azpidatzien etzana eta margoa bezalako estilo anitz gordetzen dira irudi ohinarriko heuskarrietan esportatzerakoan.



Aldiberetzea

Sync menu

Subtitle Editek bide anitz eskaintzen ditu azpidatziak aldiberetzeko.

Zehaztu denbora guztiak (erakutsi lehenago/geroago): Hau erabilgarria da idatzi guztiak 3 segundu lehenago erakustea behar baduzu.

Ikus aldiberetzea: Aldiberetu hasiera/amaiera agerraldia berdinduz (behean gehiago).

Aldiberetze puntua: Honek aldiberetzea ahalbidetzen du 2 puntu edo gehiago erabiliz - aldiberetze puntu denbora kodeak eskuz sartu daitezke honek erabilterraza egiten duelarik jadanik aldibereturik dagoen beste azpidatzi baten denbora kodeak erabiltzea.

Aldiberetze puntua beste azpidatzi baten bidez: Aldibereturik dagoen beste azpidatzi bat baduzu (adibidez beste hizkuntza batean - lagungarria da apur bat ulertu badezakezu) lehen lerroetako bat berdindu dezakezu, berdindu azken lerroetako bat, aldiberetu eta orduan lerro guztiak aldibereturik egon behar dute.

Aldatu frame neurria: Honek erraza egiten du idatzi bat berdintzea frame neurri bat duen bideo batetik beste frame neurri bat duen bideo batera (ikus aldiberetzeaz edo aldiberetze puntuaz ere egin daiteke).




Ikus aldiberetzea

Visual Sync controls
Synchronize button
Ikus aldiberetzea egitan bide erraza da azpidatzi bat bideo agiri batekin aldiberetzeko.
Berdindu lehen lerroetako bat hasierako agerraldiarekin. Orduan berdindu azpidatziaren azken lerroetako bat amaiera agerraldiarekin. Sakatu "Aldiberetu!" - eta eginda :)
Botoi lagungarri gutxi batzuk daude azpidatzia bideoan hasi behar den tokia bilatzen lagunduko dutenak (lehen hitza irtetzen den tokia). "Irakurri 1 seg eta atzera" botoia azterketa botoi bat da, hortaz oraingo kokapena egitan zuzena den erraz egiaztatu dezakezu. Egiaztatu ere Lasterteklak.

Batzuetan ezinezkoa da azpidatzia aldiberetzea agerraldi bat edo gehiago ezabatu/gehitu direlako. Kasu hauetan azpidatzi zenbateko bat hautatu dezakezu azpidatziaren zerrenda ikuspegian, eskuin klikatu eta hautatu Ikus aldiberetu hautaturiko lerroak. Honela azpidatzia zati txikiagotan zehaztu dezakezu.




Itzulpena (berez)

Subtitle Editek azpidatzia itzuli dezake Google itzulpena erabiliz edo Multi Translator (Suedieratik Danierara bakarrik).
Googlek hizkuntza askoren arteko itzulpena egiten du! Nahiko ongi lan egiten du, baina itzulitako azpidatziek oraindik eskuzko zuzenketa behar dute (aholkua: erabili leiho nagusiko itzulpen modua).

Create/add lines



Akats arrunt zuzenketa


Fix common errors

Azpidatzi batzuek akats pilo bat izaten dute (sarri azpidatzi hauek OCR softwarea erabiliz sortuak dira).
"Tresnak -> Zuzendu akats arruntak" bide erraz bat eskaintzen du akats hauetako asko zuzentzeko.
Lehen leihoak zuzentzeko ekintzen zerrenda bat erakusten du, klikatu zuzentzea nahi dituzunak eta klikatu "Hurrengoa".


Fix common errors

Orain zer zuzenketa ezarri hautatu dezakezu. Berez lerro guztiak hautatzen dira, baina ezartzea nahi ez dituzun zuzenketak ezhautatu ditzakezu.
Ohar hegatsak zuzenduko denaren gainikuspen bat ematen du - eta zer ezin den zuzendu.
"Ezarri zuzenketak" botoiak zuzenketak ezartzen ditu.



Idaz-Egiaztapena

Idaz-egiaztapena Hunspell (Open/LibreOffice, Firefox, Chrome, eta Operak ere erabiltzen dutena) bidez egiten da.
Ingelerazko hiztegia bakarrik dago barne, baina erraz bilatu ditzakezu hiztegi gehiago tresnabarra menuan Idaz-egiaztapena -> Lortu hiztegiak...!
Open Office 3.x hiztegiak jeisten badituzu .oxt luzapenarekin, berrizendatu itzazu .zip, eta orduan despaketatu .dic agiria eta .aff agiria Subtitle Edit Dictionary agiritegira.

Idaz-egiaztapenak leiho hau erakutsiko du hitz ezezagun bat aurkitzen duenean:
spell check
Editatu idatzi osoa idatzi osoa editatzea gaitzen du (eta ez uneko hitza bakarrik) - azpidatzi honetarako bakarrik.
Aldatu denak / Erabili betik uneko hitza betik aldatuko du - baita hurrengo lanetan (OCR Zuzendu Ordeztu zerrendan gordeta - bota begirada bat Dictionaries/eng_OCRFixReplaceList.xml agiri honetaz gehiago jakiteko).
Aldatu / Erabili uneko hitza oraingoan bakarrik aldatuko du.
Gehitu zerrenda/zarata zerrendara (hizki xehe-larriak) izena edizio idaz-kutxan gogoratuko du uneko xehe-larriz - baita hurrengo lanetan.
Gehitu erabiltzaile zerrendara hitza edizio idaz-kutxan gogoratuko du eta ez du berriro berataz galdetuko - baita hurrengo lanetan. Erabiltzaile hiztegiak ez ditu hizki xehe-larriak bereizten.

"Hitza ez da aurkitu" taldekutxako botoi guztiak hitza erabiliko dute "Hitza ez da aurkitu" idazkutxan.



Inportatu/OCR irudi ohinarriko azpidatziak - DVD Sub/idx edo Blu-ray sup bezalakoak



Blu-ray sup edo sub/idx (vobsub) bezalako irudi ohinarriko azpidatzi bat irekitzen baduzu leiho hau agertuko da:

Import/ocr image based subtitles


Zerrenda ikuspegiak orain denbora-kodea besterik ez duten azpidatzi lerro hutsak ditu. Idatzia eskuz sartu dezakezu, baina bi (edo hiru MODI ezarrita baduzu) aukera hobeagoak daude:
  • OCR Tesseract 3 bidez (gomendatua): Tesseract iturburu irekiko OCR gailua da.
    Hizkuntza gehigarri datu agiriak bilatu ditzakezu hemen: Tesseract Google code project. Tesseract hiztegi agiri hauek despaketatu egin behar dira [Subtitle Edit agiritegia]\Tesseract\tessdata.

    Zerrenda ikuspegian eskuin-klikatzen baduzu, aukera hauek dituen hitzinguru menu bat lortuko duzu:
    OCR list view context menu
    Inportatu idatzia denbora-kode berdinekin... lehenago sorturiko azpidatzi batekin lanean jarraitzeko erabili daiteke.
    Gorde azpidatzi irudia honela... oraingo irudia pgn, gif, bmp, edo tiff bezala gordetzea ahalbidetzen du.
    Gorde irudi guztiak html aurkibidearekin azpidatzi irudi guztiak html orrialde bezala erakusten ditu - irakurketa azterketa errazerako.

    OCR Tesseract bidez hobeto lan egingo du idaz-egiaztapen hiztegiak badituzu.
    OCR dictionary
    Galdetu hitz ezezagunak eta Saiatu iradokitzen hitz ezezagunak hiztegia eskuragarri badago bakarrik lan egingo du. Zuzendu OCR akatsak ere onura ateratzen du hiztegia badu.

    Galdetu hitz ezezagunak honela ikusiko da (leihoa ber-neurriragarria da):
    OCR spell check
    Editatu idatzi osoa idatzi osoa editatzea gaitzen du (eta ez uneko hitza bakarrik) - azpidatzi honetarako bakarrik.
    Aldatu denak / Erabili betik uneko hitza betik aldatuko du - baita hurrengo lanetan (OCR Zuzendu Ordeztu zerrendan gordeta - bota begirada bat Dictionaries/eng_OCRFixReplaceList.xml agiri honetaz gehiago jakiteko).
    Aldatu / Erabili uneko hitza oraingoan bakarrik aldatuko du.
    Gehitu zerrenda/zarata zerrendara (hizki xehe-larriak) izena uneko hizki xehe-larriz gogoratuko du - baita hurrengo lanetan.
    Gehitu erabiltzaile zerrendara hitza edizio idaz-kutxan gogoratuko du eta ez du berriro berataz galdetuko - baita hurrengo lanetan.


  • OCR irudi alderaketa bidez: Aukera honek ez behar hirugarren softwarerik ezarrita, baina erabiltzaileak irudi zatietan ohinarrituriko hizkiak eskuz sartzea behar du.
    "Ez dago pixelik tartean" gutxitu egin behar da itzulitako hitz guztiak ez badaude bananduta ("ongigaude." bezala), eta handitua bananketa gehiegi badaude ("on gi ga u d e." bezala).
    Oharra: Ez du ongi lan egiten Blu-ray sup agiriekin!

  • OCR MODI bidez: MODI Microsoft Office Document Imaging laburpena da. Hau Microsoft Office Tools-en barne dago ("Microsoft Office \ Microsoft Office Tools" agiritegia hasiera menuan).
    Honek Tesseract-en oso antzera egiten du lan, baina MS Office behar du.
    Microsoft Office ezarrita baduzu baina MODI OCR ez badago eskuragarri saiatu MS Office ezarpena berriro ekiten eta zihurtatu MODI hautaturik dagoela programaren ezarpenean.
Hautatu OCR metodoetako bat eta klikatu "Hasi OCR" botoia.
Eginda duzunean klikatu "Ongi" eta gogoratu OCR azpidatzi batek zihurrenik zuzenketa behar duten akats batzuk izango dituela.
VobSub azpidatzi batek hizkuntza bat baino gehiago badu, hizkuntza hautatzeko galdetuko zaizu.




Lasterteklak


Leihoa Agintea Lasterteklak Eginkizuna
Nagusia * F1 Erakutsi laguntza agiri hau ;)
Nagusia * Ktrl+F Ireki Bilatu elkarrizketa
Nagusia * F3 Bilatu hurrengoa
Nagusia * Ktrl+z Erakutsi historia/desegin
Nagusia * Ktrl+G Joan azpidatzi zenbaki elkarrizketara
Nagusia * Ktrl+L Azpidatzi zerrenda ikuspegian lehenik hautaturiko azpidatzi lerroa aurkitzen du (irriskapena)
Nagusia * Alt+Gora gezia Joan lerro bat gora azpidatzi zerrenda ikuspegian
Nagusia * Alt+Behera gezia Joan lerro bat behera azpidatzi zerrenda ikuspegian
Nagusia * Ktrl+U Itzultzaile modua bai/ez
Nagusia * Ktrl+Aldatu+U Aldatu oraingo azpidatzia jatorrizko azpidatziarekin
Nagusia * Aldatu+Txertatu Txertatu lerroa hautaturiko lehen lerroaren aurretik
Nagusia * Alt+Txertatu Txertatu lerroa hautaturiko lehen lerroaren ondoren
Nagusia Azpidatzi idaz kutxa Ktrl+I Egin hautapena etzana
Nagusia Azpidatzi idaz kutxa Ktrl+Sartu Gehitu lerro bat (hiru baino gehiago)
- - - -
Nagusia Azpidatzi zerrenda ikuspena Ktrl+A Hautatu lerro denak
Nagusia Azpidatzi zerrenda ikuspena ktrl+D Hautatu bakarrik hauturiko lehen lerroa
Nagusia Azpidatzi zerrenda ikuspena Ktrl+Aldatu+I Alderantzizkatu hautapena
Nagusia Azpidatzi zerrenda ikuspena Ezabatu Ezabatu hautaturiko lerroak
Nagusia Azpidatzi zerrenda ikuspena Txertatu Txertatu lerroa hautaturiko lehen lerroaren ondoren
Nagusia * Ktrl+Aldatu+M (edo Ktrl+K) Batu hautaturiko lerroak
- - - -
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Alt+Ezker gezia Joan 0,5 segundu atzera bideoan
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Alt+Eskuin gezia Joan 0,5 segundu aurrera bideoan
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Ktrl+Ezker gezia Joan 0,1 segundu atzera bideoan
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Ktrl+Eskuin gezia Joan 0,1 segundu aurrera bideoan
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Ktrl+Alt+P Pausatu bideoa
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Ktrl+P Aldatu irakurri/pausatu bideoa
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera F4 Aldatu oraingo esaldiaren kokapena amaiera/hasiera artean
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera F5 Irakurri oraingo esaldia eta gelditu ondoren
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera F6 Joan oraingo esaldiaren hasiera kokapenera
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera F7 Joan 3 segundu atzera
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera F8 Aldatu irakurri/pausatu
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera F9-F12 Moduaren arabera (itzuli/sortu/zehaztu
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Alt+1 Joan oraingo esaldiaren hasiera kokapena
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Alt+2 Joan oraingo esaldiaren amaiera kokapena
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Alt+3 Joan aurreko esaldira
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera Alt+4 Joan hurrengo esaldira
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera - Zehaztu modua Ktrl+Tartea Ezarri hasiera eta orekatu gainontzekoa
Nagusia bideo irakurgailua/uhinera - Zehaztu modua Aldatu+Tartea Ezarri amaiera eta joan hurrengora
- - - -
Uztargabetu bideo irakurgailua - Alt+A Birneurritu bideo ikuspegi maila 1:1 izateko
Uztargebetu bideo irakurgailua - Alt+Sartu Aldatu leihoa handien/arrunt artean
- - - -
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz - Alt+Eskuin gezia Hedatu hautapena
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz - Alt+Ezker gezia Hautapen murriztua
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz - Alt+i (itzulpenaren arabera) Aldatu etzana
OCR bidezko irudi alderaketa - Irudia idatzira eskuz - Alt+f (itzulpenaren arabera) Aldatu berez-aurkezpena (berezgaitasunez jarraitu sakaturiko lehen hizkiaren ondoren)


Oharra - lastertekla asko itxuratu daitezke hemen: Aukerak -> Ezarpenak -> Lasterteklak (jakinarazi diezadazu gehiago behar baduzu):

Configurable shortcuts






Itzuli Subtitle Edit beste hizkuntza batera


Subtitle Edit itzultzeko lehenik jeitsi Ingelerazko xml hizkuntza agiria eta gorde zure "Subtitle Edit\Languages" agiritegian. Itzuli etiketa guztien edukia xml editatzaile batean edo notepad-ekin. Xml Eduki Itzultzailea ere erabili dezakezu!
Gorde editaturiko zure xml agiria honela 'KulturaIzena'.xml ('KulturaIzena' badagoen kultura izen bat izan behar da - eta baita etiketa bat xml agirian) SubtitleEdit\Languages agiritegian.
Orain Aukerak > Hautatu hizkuntza, hegatsean zure itzulpena aztertu dezakezu zure hizkuntza hautatuz hizkuntza bezala.
Mesedez bidali itzulpena niri, horrela Subtitle Edit-en barneratuko dut - Mila esker :)
Aholkua: WinMerge tresna bikaina da agiriak alderatzeko.

Ezartzailea agiri hau itzuliz herrialdetu daiteke.



Sarea - online elkarlaguntza


Zuk eta zenbait lagunek azpidatzi bera aldiberean itzultzea nahi baduzue internet bidez, saiatu "Sarea" ezaugarriarekin.
Lehenik gertatu itzultzea nahi duzun azpidatzia (eta aukeran jatorrizko azpidatzia). Orduan hautatu "Hasi saio berri bat" "Sarea" menuan:

Start network session

"Saio giltza" zure azpidatziaren id-a da (zuk nahi duzun idazkia izan daiteke) - besteek hau behar dute zure saiora batu ahal izateko (menuko Sarea -> Batu saiora) bidez.
"Erabiltzaile izena" erakutsiko da lerroak eguneratu/txertatu/ezabatutakoan eta txat leihoan.
"Webzerbitzu url-a"-k zerbitzari programa hostalari txiki batean jartzen du (Hasieran hau zuzeneko p2p bidez garatu nuen, baina webzerbitzua erabiltzea erabaki nuen ordez, horrela askoz hobeto egiten du lan suhesiak bezalako gauzekin). Webzerbitzu honen iturburu kodea eskuragarri dago eta oso erraza izan beharko litzake zure zerbitzaria erabiltzea sare saioak hostatzeko.


Subtitle Edit-ek behean erakusten den moduan egiten du lan sarean. "Erabiltzailea/ekintza" zutabean zerrenda ikuspegian itzulpenaren garapena jarraitu dezakezu - honek sinergia eraginen bat bizitu dezake!

Subtitle Edit running in networking mode



Bideo irakurgailua eta kodekak


Subtitle Editek VLC multimedia irakurgailua erabili dezake Subtitle Edit barnean DirectShow ordez - joan Aukerak -> Ezarpenak -> Bideo irakurgailua. VLC aukera ez badago eskuragarri, zihurrenik VLC 2.x edo 1.1.x bertsioa ezarri beharko duzu!
Beste bideo aukera erabilgarri bat mplayer2 da. Gorde "mplayer.exe" zure Subtitle Edit agiritegian eta Subtitle Editen joan Aukerak -> Ezarpenak -> Bideo irakurgailua-ra eta hautatu "MPlayer".
Oharra: VLC eta MPlayer beren kodekekin datoz, hortaz ez duzu LAV Iragazkiak edo ffdshow/Hali Matroska Banantzailea ezarri beharrik.

Choose video player

Sarri DirectShow bideo irakurgailu arazoak Subtitle Editen kodek gaitz/gatazkatsu/galdu/zaharrek eraginak dira(Kodek paketeak DEABRUA dira!).
Akatsa horrelako zerbait izan daiteke: System.Runtime.InteropServices.InvalidComObjectException eta aipatu dezake QuartzTypeLib/QuartzPlayer.

Nire gomendioa kodek pakete denak kentzea da (K-lite barne), berrabiarazi eta orduan ezarri LAV Iragazkiak - DirectShow Multimedia Banantzailea eta Dekodeatzaileak
Ohartu Subtitle Edit 32-biteko aplikazioa dela (64-biteko bertsio bereizi bat aurkitu ez baduzu) eta hortaz 32-biteko kodekak behar ditu - baita 64-biteko win7/8-an

Arazoak badituzu heuskarri/agiri bereizi batekin saiatu honekin: MediaInfo / GSpot.



SE komando lerro bihurketa


Subtitle Edit-ek (3.2) agindu lerro bihurketa egin dezake leiho nagusiko hedagarri zerrendako heuskarrien artean.

Joskera: SubtitleEdit /convert "eredua" "heuskarriaren-izena-tarterik-gabe" [/kodeaketa:?] [/fs-ko:?] [/irteera-agiritegia:?]:

1 Adibidea:
SubtitleEdit /convert sub1.srt sami
Emaitza: sub1.srt --> sub1.sub --> SAMI heuskarrira bihurtuko du

2 Adibidea:
SubtitleEdit /convert *.srt adobeencore
Emaitza: .srt agiri guztiak Adobe Encore heuskarrira bihurtuko ditu

3 Adibidea:
SubtitleEdit /convert *.srt adobeencore /encoding:windows-1252
Emaitza: Gainekoa bezala baina windows-1252 agiri kodeaketa erabiliz (ikusi Info.Name zerrenda kodeaketa gehiagorako)

4 Adibidea:
SubtitleEdit /convert a.sub subrip /fps:25
Emaitza: Frame ohinarriko a.sub denbora ohinarriko a.srt bihurtzen ditu 25-eko frame neurriaren bidez

5 Adibidea:
SubtitleEdit /convert a.sub subrip /outputfolder:C:\Temp
Emaitza: a.sub --> C:\Temp\a.srt bihurtzen ditu

Sostengaturiko heuskarri zerrenda ikusteko:
SubtitleEdit /convert /list
Emaitza: Agindu lerro bihurketan sostengaturiko 100 heuskarri baino gehiago erakusten ditu!



Bertsio eramangarria eta VLC


Bertsio eramangarria VLC-rekin erabiltzeko, jeitsi VLC eramangarria (gutxienez 1.1.0 bertsioa, azken bertsioa hemen: vlc 2.2.x (32-bit) edo vlc 2.2.x (64-bit) (Zip) eta despaketatu "VLC" deituriko agiritegi batera SubtitlEdit zuzenbidean.


Egin zeure plugina


C# edo VB.net kodeatu badezakezu zeure pluginak egin ditzakezu SE-rentzat (SE 3.3 eta berriagoak).

Bi erakus plugin jeitsi ditzakezu hemen.
"Haxor" adibide oso oso ohinarrizkoa da.
"Fix Hyphens" adibide osoago bat da forma batekin eta zenbait ohinarrizko klaseekin.
Oraingoz pluginak hemen erabili daitezke: Agiria, Tresnak, Aldiberetzea, Itzulpena eta Idaz-egiaztapena.



Subtitle Edit bilketa


Subtitle Edit-en zeure bertsioa biltzea osoa erraza da!

Ez badizu MS Visual Studio, orduan besterik gabe jeitsi eta ezarri MS Visual C# Express. Orduan jeitsi Subtitle Edit-en iturburu kodea eta ireki "SubtitleEdit.csproj" agiria. Sakatu F5 - eta eginda :)
Orain nahi dituzun ezaugarriak aldatu/gehitu ditzakezu edo nire akatsak zuzendu - bakarren bat badago ;)


Arazo ezagunak


Subtitle Editek arazo ezagun gutxi batzuk ditu!

Arazoa Konponbidea
Matxura irakurtzerakoan/gertatzerakoan/bideoa erakusterakoan K-Lite ezarrita dagoela Kendu K-lite eta ezarri LAV Iragazkiak - DirectShow Multimedia Banantzailea eta Dekodeatzaileka
Ohartu Subtitle Edit-ek 64-biteko kodekak behar dituela 64-biteko sistema eragileetan eta 32-biteko kodekak 32-biteko sistema eragileetan (Laguntza -> Honi buruz-en ikusi dezakezu SE 32-bitekoa edo 64-bitekoa den).

Beste aukera bat bideo irakurgailua VLC-ra aldatzea da Subtitle Editen, Aukerak->Ezarpenak: Bideo irakurgailua erabiliz!
Arazoak unicode hizkiekin (WinXp) Erabili Lucida Sans Unicode/Times New Roman hizkiak - edo eguneratu zure xp Windows 7 edo 8-ra (Vistak ere XP-ak baino hobeto egiten du lan hemen - baita 2014-ko Apirilak 8-tik aurrera inork ez du XP erabili behar MS-ek eguneraketa/eranskin guztiak geldiarazten dituenez)
Erabili dezakezu ere, Agiria -> Inportatu azpidatziak eskuzko kodeaketa hautapenarekin.
Idaz egiaztapen (NHunspell) matxura Idaz egiaztatzeilea aldatu dezakezu Aukeratan MS Word erabiltzeko!
Subtitle Edit-ek huts egiten du sare gidagailu batetik ekiterakoan ("Argitaratzailea ezin da egiaztatu") Ez baduzu nahikoa sarbiderik Subtitle Edit sare gidagailu batetik ekiteko, kopiatu zure tokiko diska gogorrera edo lortu beharrezko sarbide baimena.
Subtitle Edit eramangarriak ez du ongi lan egiten "Programa agiriak" agiritegian Erabili ezartzailea Subtitle Edit "Programa agiriak"-an edukitzea nahi baduzu (kendu bertsio eramangarria aurretik)
Subtitle Editek ez du VLC atzematen aukeratan (hautaezina dago) VLC 2.x behar duzu - eta VLC 64-biteko bertsioa izan behar da 64-biteko sistema eragileetan, erabili 32-biteko bertsioa 32-biteko sistema eragileetan.







Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen? Sentitu aske post@mezu bidaltzeko niri.